EPIC Euskadi | Resultados | Líneas de investigación
EPIC Euskadi

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzak hartzen du parte. EAEn EPIC proiektua koordinatzen duen zentroa Donostiako Osasun Publikoko Zuzendariordetza da.


Jarraian, era laburrean, 1990ean diseinatu zenetik hona igaro diren fase nagusietako datu aipagarrienak azalduko dira, horrela, orokorrean kokatuta gera dadin Gipuzkoako EPICen ibilbidea eta ikerketaren gaur egungo egoera.

Ikerketarako indibiduoak 1992ko urritik 1995eko uztailera bitartean erreklutatu ziren. EPIC kohortea, Gipuzkoan, 8.417 boluntariok osatu zuten. Geografikoki, edozein ingurutakoa zen jendea, hirietakoa bezala baserrietakoa, %49,5 gizonezkoa eta %50,5 emakumezkoa, eta adinez batez beste 51 urtekoak lehenengoak eta 48koak bigarrenak.

Gipuzkoan, odol-emaile aktiboekin hornitu gara gehienbat: boluntarioetatik %75. Batez ere bi arrazoirengatik hautatu ziren emaileak oinarri poblazionalerako: hobeto kolaboratzen zutelako eta, bestalde, gutxienez 10 urtean euren jarraipena egitea errazagoa izango zelako. Kohortea osatzeko, beste gizarte-multzo batzuetara ere jo zen, eta, irizpide gisa eskuragarritasuna eta egingarritasuna erabiliz, herri-erakunde eta enpresa handietako funtzionarioak (%13) nahiz biztanle arruntak(%12) hartu ziren.

Erreklutamenduko hiru urteetan 8417 Dieta Galdeketa, 8.416 Neurri Antropometriko, 8.413 Beste Faktore batzuen Galdeketak eta 8.338 odol-ateratze egin dira. Erreklutatutako indibiduoen %98,9k lau esposizio-neurriei buruzko informazio osoa du.

Indibiduoekin harremana eskutitz informatibo baten bitartez egiten zen. Egun batzuk geroago telefonoz deitzen zitzaien, eta parte hartzea onartzen zutenekin, bakarka, hitzordu bat jartzen zen. Pertsona agertzen ez bazen, berriro telefonoz deitu eta beste hitzordu bat jartzen zen edo parte hartzeari uko egiten ziola ziurtatu. Orokorrean, pertsona bakoitzarekin bi hizketaldi egin ziren: lehengoa, 60 minutu ingurukoa, dietaren, neurri antropometrikoen eta beste faktore batzuen galdeketaren elkarrizketa egiteko; eta beste bat, bigarrena, odola ateratzeko.


Erreklutamendua egin zenetik hiru urtera, kohorteko pertsona guztiei jarraipen-galdeketa informatizatua egin zitzaien, telefonoz. Lan hau 1996an hasi zen eta 1998an bukatu.

Kohorte-ikerketetan indibiduoak galtzea garrantzi handiko arazoa da, emaitzak atera behar direnerako, eta, horregatik, eragina gutxitzeko, hainbat mekanismo pentsatu ziren. Azkenik, indibiduoen %100ekin harremana egin zen eta 8.323 galdeketa (%99) egin ziren. 1998ko abenduan boluntarioen %0,7 hilik zen, %0,3k ez zuela ikerketan jarraitu nahi adierazi zuen eta, azkenik, %0,2ri ezin izan zitzaion galdeketa egin eta, geroago, beste kontaktu batean egitekotan utzi zen.

Azken urte hauetan, Minbizi eta Hilkortasun Erregistroekin gurutzaketa informatiko batzuk egin dira eta 170 minbizi intzidente eta 118 heriotza identifikatu dira.


Zer da epic...| Metodologia | Emaitzak | Argitalpenak | Ikertzaileak
Laguntzailea | Estetak | Kontaktatu gurekin
Euskadi